Enara Fernandezek zorte txarra Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 1a

Enara Fernandez gazte lasarteoriatarra ikusmen urria duten pertsonentzako Espainiako eski txapelketan izan da Andorran. Zoritxarrez lehiaketa utzi behar izan du atzo slalom proban belaunean min hartu zuelako.

Iusioa handiarekin zihoazten Enara Fernandez eskiatzaile gaztea eta bere gida, Iraitz Etxarri Espainiako txapelketara. Slalom eta Slalom gigante probetan parte hartu behar zuten eta iazko garaipena erdiestea zuten helburu.

Atzo slalom proban lehen jaitsialdi bikaina egin eta lehenengo postuan jarri zen bikotea. Zoritxarrez, bigarren jaitsieran Enarak eroriko bat izan zuen helmugara iristeko gutxi falta zitzaiola. Mari Carmen Campo, Enararen amak jakitera eman duenez belauna bihurritu du eta ezingo du lehiatzen jarraitu. Beraz, Espainiako txapelketari uko egin behar izan dio.