Kulturartekotasun astea hasi zen Sasoeta-zumaburu ikastetxean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko apirilaren 1a

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Burunzpe guraso elkarteak Udalaren laguntzaz, Kultuartekotasun astea antolatu du. Atzo eman zioten hasiera asteari eta hamaika ekintza izango dira astean zehar.

Atzo arratsaldean, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Sasoetako eraikinean Burunzpe guraso elkarteko Kulturartekotasun taldeak aste berezi honen aurkezpena egin zuen. Ikastetxeko zuzendari den Marga Iturriza eta Boris Nogales Hezkuntza saileko buruaren laguntza izan zuten ekimenean.

Elkarteak haurren antzera, herrialdeak aldera batera utzi eta elkar ezagutu eta lan egiten ikasi behar dela azpimarratu zuten. Sasoeta-Zumaburu ikastetxean herrialde ezberdinetako haur eta gurasoak daude eta kultura horiei guztiei gehiago jakiteko kulturartekotasun astea antolatu dute.

Marga Iturriza zuzendariak aipatu zuenez, "gure kulturaren egoera ikusita, oso garrantzitsua da horrelako lana egitea" eta gurasoei gai honetan lanean jarraitzeko eskatu zien.

Egitaraua

Ekintza ugari antolatu dituzte eta atzo bertan egin ziren lehenengoak. Aurkezpenaren ostean, Kubako ama baten, Marokoko aita baten eta Ekuadorren egindako adopzio baten esperientzia ezagutu ahal izan zuten ekintzara hurbildu ziren gurasoak. Gainera, mahai-ingurua ere izan zen eta teaz gozatzekoa aukera izan zuten.

Egitarauarekin jarraituz, astean zehar, bai Sasoeta, baita Zumaburuko eraikinean ere haurrek ekintza didaktikoak izango dituzte kulturartekotasuna lantzeko.

Eta ostirala eta larunbata izango dira egun garrantzitsuenak. Haur eta gurasoei zuzendutako tailerrak, jokoak, saltsa edo sevillana tailerrak, dantzaldiak, bazkaria... denetarik izango da kultur nahasketa hori islatzeko.

Apirilak 4, ostirala (Sasoeta)
16:30ean, merienda.
16:30ean, tailerrak: henna, globoflexia, txalaparta, eva goma,…
16:30ean, “Kubatar sustraiak” erakusketa.
18:00etan, saltsa ikastaro azkarra
18:30ean, “Habana Son” eta Amaya Caballero.

Apirilak 5, larunbata (Sasoeta)
11:00etan, ginkana nazioarteko senidea: lokotxak,…
12:30ean, euskal dantzak. Kukuka.
13:00etan, herri bazkaria haurrak.
14:00etan, herri bazkaria helduak.
15:00etan, arabiar tea jaiman chillout musika arabiarrarekin.
17:00etan, merienda.
17:00etan, sevillana ikastaro azkarra.
17:30ean, Zambraren ekitaldia. 
18:00etan, Bollywood ekitaldia.