Squash txapelketa soziala hasi da gaur arratsaldean. XXVI. edizio honetan 19 jokalarik parte hartuko dute lehiaketan eta bi multzotan daude banatuak. Horien artean iazko irabazlea Iñaki Garcia herritarra eta Iker Cañedo txapeldunordea aurkitzen dira.
Kirol zerbitzuak jakin arazi digunez, hiru fase izango ditu txapelketak.
Lehenengo fase gaur hasi eta maiatzaren 26an amaituko da. Itzuli bakarreko ligaska sistema erabiliko da talde bakoitzeko lehenengo hirurak finkatzeko. Hauek txapeldunen fasea jokatzeko sailkatuko dira.
Finalak
Beste bi faseak ekainean jokatuko dira eta txapelketako final eguneko partidak erabakitzeko balioko dute.
Txapeldunen fasea, ligaska bidez jokatu da. Lehenengo biek final handia jokatuko dute eta hirugarrenak eta laugarren postuak ere egongo dira jokoan finalen egunean. Fase honetan parte hartu ahal izateko, lehenengo faseko partida guztiak jokatu behar dituzte jokalariek.
Gainontzeko jokalariek kontsolazio jokatuko dute. Hau kanporaketa sistemaren bitartez jokatuko da eta onenak kontsolazio faseko finala jokatuko dute.