Kanpaldietan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 31

Bihartik aurrera Ttakun kultur elkarteak antolatzen dituen Kanpaldi eta udaleku itxietan izena ematea irekitzen da. DBH1-DBH4 urte arteko gazteek kanpaldi ibiltariak egingo dituzte. DBH1 eta DBH2 mailetako gazteek Bizkaiako kostaldea ezagutuko dute, uztailaren 3tik 14ra; zaharrenak berriz, uztailaren 15etik 26ra Nafarroan murgilduko dira. LH3-4 mailako gaztetxoek Gobiaran, Araban izango dituzte udaleku itxiak, uztailaren 16tik 25era. Izena ematea Ttakun kultur elkarteko bulegoan egingo da soilik. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak bulegora hurbildu eta 943 371 448 telefonora deitu behar du.