Kuadrillategik Bertsoa 8mm-tan lehiaketa antolatu du. Bertsoa ardatz hartuta bideoa osatu behar dute parte hartu nahi duten gazteek. Lehiaketa irekia da eta DBHko herriko ikasleek dute aukera euren bideoak bidali eta saria eskuratzeko. Antolatzaileek bi gai zehaztu dituzte, “Zer behar du Lasarte-Oriak?” edo “Uda perfektua”. Hauetako bat hautatu eta 1'30 eta 5' arteko iraupena duen bideoa egin beharko da.
Hau maiatzaren 2a baino lehenago bidali beharko da ktglasarte@gmail.com helbidera. Edozein zalantza argi-tzeko ere helbide honetara mezua bidaltzea eskatzen dute antolatzaileek.