Goizeko lehen orduetan zeruan lainoren bat edo beste agertu arren, ateri iraun du goizak. Herritar batzuk paseoan zebiltzala izan dute azokaren berri, besteak aurrez jakitun hurbildu dira, baina guztiak postuz postu zuhaixka, orkidea, larrosa, kaktus, bonsai, landare exotiko edo dena delakoei begira aritu dira. Plazaren erdian haurrentzako ekintzak eta jolasak egiteko lekua ere atondu dute. Dorreak osatuz edo makilekin golfean, gustora aritu dira haurrak zelaitxo txikietan gurasoek erosketak egiten zituzten bitartean. Adin guztietako jendea hurbildu da, batzuek kuriositatez begiratzen zituzten lore berezienak, ukitu edo usaintzen ere aritu dira batzuk. Lorezainarekin tertulian eta iritziak konpartitzen ere aritu dira landare munduan jakituria gehien zuten herritarrak. Finean, Okendo plazak itxura alai, bizi eta koloretsua hartu du larunbat goiz eta eguerdia partean.
14:00etan amaituko da azoka.
Argazkiak gure Facebook orrialdean dituzue ikusgai.