Besteak beste, Guridi, Sorozabal, Puccini edota Merceroren obrak interpretatu dituzte atzealdean irudi esanguratsuak lagun zituztela eta kalitate handiko kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute auditoriora bertaratu diren 70 herritarrek.
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=r6NY9uM6Kb4&feature=youtu.be
Larunbatean Arimaz Kamara Orkestra (Tolosa) eta Santa Zezilia Abesbatza (Donostia) arituko dira Kepa Martinez de Albeniz zuzendariaren esanetara 20:00etatik aurrera kultur-etxean. Igandean berriz, 12:00etatik aurrera Illumbe Akordeoi Orkestra (Donostia) eta Zero Sette Akordeoi Orkestra (Lasarte-Oria) ikusteko parada izango dute herritarrek. Emanaldi guztiak doan dira.