Asier Pozo gaztea garaile Zarautzen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 27a

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako gazteak asteburuan ederki lehiatu ziren.

Larunbatean Buruntzazpiko alebin eta infantilak Zarautz sarian parte hartu zuten eta lehen postuetan izan ziren bi lasterketetan.

Alebinetan bi gazte izan ziren podiumean Asier Pozo izan zen irabazlea eta Beñat Carballeda bigarren. Hauetaz gain, beste bi txirrindulari ere izan ziren lehen hamarren artean, Iñaki Errazkinek laugarren postuan amaitu zuen lasterketa eta Aimar Unanuek seigarrenean.

Infantil mailan, Xabier Elosegi podiumeko bigarren mailan izan zen eta Asier Ibarbia laugarren izan zen.

Errazkin bigarren

Juniorrek bi lasterketa izan zituzten asteburu honetan, batetik larunbatean LI Labegaraieta saria Bergaran eta igandean Donostiako egia auzoan Zumy saria.

Bigarren proba honetan, Xuban Errazkinek bigarren postuan iritsi zen helmugara. Bergaran, berriz, Boriz Campooo izan zen Bazpiko taldeko hoberena.

Kadete mailako Usurbe sarian, berriz, Bazpiko azkarrena, Iñigo Altuna izan zen.