Ogetan pilotalekuan jokatu ziren ezker hormako partidak eta jubenil mailan Arteaga eta Erasunek 22-13 irabazi zioten Diaz de Heredia eta Fernandez bikoteari.
Agronomos trinket-an, berriz, bikotekako jubenil mailan garaile izan ziren Azpiroz eta Solano, 21-40. Senior mailan, berriz, Migueltxo-Martinez de G. bikoteak 40 eta 24 irabazi zion Huizi eta Landak osatutako bikoteari.
Bizkaia arerio
Asteburu honetan, Bizkaia izango dute aurrez aurre. Larunbatean, Atano III.an jokatuko dira ezker hormako partidak eta bertan izango da Axier Arteaga; Irurako Ametsa trinket-an, berriz, jokatuko dute Solano eta Landak.