Biyak Baten txangoa Lekeitiora

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 26a

Biyak Bat elkarteak Lekeitiora antolatu du irteera.

Bizkaiako kostako herrialdea bisitatuko dute elkarteko kideek apirilaren 11ean.

Horretarako goizeko 9:00etan aterako dira. Antolatzaileek aipatu digutenez, interesa badago itsasargia ere ezagutu ahalko dute. Bazkarian sagardotegi menua izango da.

Izena ematea apirilaren 1ean, asteartea hasiko da. Elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek berriz, 37 euro.