Euskal Ligako kadeteak Atletico San Sebastian garaitu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 25a

Beltzak Ostadar Gure-Etxea taldeak Atletico San Sebastianen aurkako partida izan zuen larunbatean Aieten eta garaipena eskuratu zuen.

Kadete taldeko ordezkariek jakitera eman dutenez,  larunbatean zelaia egoera onena zegoen jokatzeko eta ederki gozatu zuten gazteek.

Beltzak Ostadar Gure etxea taldeko gazteak lehen minututik presio egin zioten Donostiako taldeari eta erasoen bidez bere zelaian sartu zuten Atletico. Honela, 6. minutuan Aimar Mitxelenak entsegua lortu zuen.

Ondoren, David Vega atzelariak erasoa jo eta marra gainditu zuen. Minutu batzuk geroago Beñat Arroyo izango zen baloia marra atzean utzi zuena. Eta Xalbat Amilibiak atera bota eta baloia sartu ostean, 0-17koa jarri zuen markagailuan.

Joko ona eta teknikarekin jarraituz, nagusi zen Beltzak-eko taldea. Hala ere, Atleticok baloia borrokatzen zuen. 27. minutuan, Ibai Mitxelenak bi arerio atzean utzita entsegua egin zuen eta Xalbatek ez zuen huts egin. Lehen zatiko azken jokaldian, Atleticok baloia ostu eta Beltzak-eko marrak gainditu zituen, baita entsegua egin ere. Beraz, 7-24 joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, Beltzak-eko jokalariek jarrera berdina mantendu zuten eta 7-29-koa lortu zuen Julen Fernandinok. Atleticok ez du amore ematen, baloia borrokatzen du eta erasoei aurre egiten die. Baina Aimarrek arerioak atzean uztea lortu eta entsegua lortzen du. Xalbatek ere ez du hutsik egiten. Nahiz eta borrokak jarraitu, markagailuan 7-36 emaitza zegoen eta horrela jarraitu zuen partida amaiera arte.

Titularrak

Arratsaldean, berriz, Astin, Zarautz taldeko seniorren partida izan zen. Bera-Beraren aurka jokatu eta 10-25 galdu zuten. Partida honetan Ritxard Yurramendi eta Ander Rekondo lasarteoriatarrak titular izan ziren eta aipatu digutenez, Rekondok partida ederra egin zuen.

Gazteak ere lanean

Bestalde, larunbata eta igandean, 14 urte eta 16 urte azpiko Gipuzkoako selekzioen entrenamendu saioak izan ziren. Hauetan Beltzak Ostadar eskolako Yon Ibisate, Julen Cubreiro, Adrian Apaolaza eta Lander Gorostiegi izan ziren.

Igandean, Beltzak Ostadar Jalai eskolako gaztetxoek topaketa izan zuten Anoetan.