Inbertsioak egingo dira herrian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 25a

Gaur goizean burutu den ez ohiko Udalbatzarrean gai bakarra jorratu da 2013 urteko kreditu aldaketa.

Bildu, EAJ, LOHP eta Marisa Zubiri zinegotzi ez adskribatuaren aldeko bozkekin onartu da proposamena. PSE-EE abstenitu da. "2013 urteko aurrekontuak guk asfaltatze lanetarako partida bat gordetzea ekatu genuen eta ez zen onartu. Orain arrazoi genuela ikusi da," azaldu du Jesus Zaballos PSE-EEko bozeramaileak.

Inbertsioak

Kreditu aldaketa honen bitartez, 2013 urtean aurreztutako diru eta aurreko urteetako gerakinetako kopuru bat, 380.000 bat euro hain zuzen ere, inbertsioak egiteko erabiliko dira.

Estitxu Alkorta Ogasun saileko buruak eta Ana Prietok Lan eta zerbitzuak saileko arduradunak aurreko astean aurreratu zutenez, inbertsio horien gehiengoa Pablo Mutiozabal kalea, Kale Nagusia, Pintore Kalea eta Juan de Garai kaleak asfaltatze lanei dagokie.

Era berean, Tximistarreta parkea urbanizatu eta bi ekipamendu partida erosiko ditu Udalak, bata kirol earlorako eta bestea Manuel Lecuona kultur-etxerako.