EHBildu koalizioak ostiralean bidali zuen oharra Froilan Elespe zinegotzi sozialistaren hilketaren urteurrena zela eta. Biktima guztien errekonozimendua aitortzeko deia eta alderdien arteko lankidetza azpimarratu nahi izan zituzten besteak beste. Honako idatzia helarazi zen hedabideetara.
"Froilan Elesperen heriotzaren urteurrena
EHBildu koaliziotik behin baino gehiagotan adierazi dugu elkarbizitzaranzko bidean oinarrizkoa dela biktima guztien errekonozimendua inongo mailaketarik gabe eta inor albo batean utzi gabe. Bide horretan, Froilan Elespe gatazka honetako biktima mingarri bat da eta horrela bada herritar guztion errekonozimendua merezi du.
Hori dela eta, momentu hauetan, alderdi politiko guztiengana zuzendu nahi gara benetako esfortzu bat egiten jarrai dezagun gure arteko konfiantza eta elkar ulermena lantzeko, eta egoerak eskatzen duen altueran koka gaitezen bake iraunkor baten bidean."