Haurrentzako kirol eskaintza Aste Santuan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 24a

2002, 2003, 2004 eta 2005 urteetan jaitako umeentzat udaleko kirol zerbitzuek eskaintza prestatu dute Aste Santurako. Apirilaren 14tik 25erako lan egunetan 9:30etatik 12:30ak arte kirol eta joko ezberdinak egin ahal izango dituzte parte hartzaileek.  Bazkideek 76,50 euro ordaindu beharko dituzte. Izena ematea gaur zabal-tzen da eta hau egin edo informazio gehiago eskuratzeko 10:30etatik 12:30etara eta 17:00etatik 19:00etara egin ahal izango da. 20 partaide izango ditu gehienez taldeak.