Gartzia hirugarren Arriaranen eta Altuna Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 21a

Lasarte-Oriako korrikalariak ez dute atsedenik hartzen. Lehengo asteburuan hainbat lasterketetan izan ziren parte hartzen eta bitan podiumeko hirugarren mailan izan ziren.

Larunbatean martxoaren 15ean, Arriarango III. Mendi lasterketan Endika Gartzia herritarra  3. postuan iritsi zen helmugara. 

Igandean, Libre lasterketa ospatu zen Hernanin. 5 kilometroko proban Jon Altuna hirugarren izan zen.

Bestalde, hainbat izan ziren Donostian Udaberri lasterketan parte hartu zutenak. Azkarrena, Raul Gomez Margallo izan zen eta 9. postua eskuratu zuen.