Axier Arteaga Soraluzen txapeldunorde

Txintxarri Aldizkaria 2014ko mar. 21a, 12:15

Axier Arteaga pilotari gaztea martxoaren 18an, lau t’erdiko Soraluzeko torneoko finalean lehiatu zen Bergaran. Ezin izan zuen Iker Iribar garaitu.

Partida ederra izan zen eta Arteagak hemeretzina berdinduak zeudela, partida galduarazi zioten bi akats egin zituen, 22-19.

Axier Mallabian Biharko Izarrak txapelketan, Tolosako Miguel Soroa Oroimenezkoan, Zumarragako Goñi Oroimenezkoan eta Gipuzkoako selekzioarekin GRAVNI lehiaketan ere parte hartzen ari da.

Azken txapelketa honetan, binakako ezker paretako lehen partida jokatu zuen. Jubenil mailan lehiatzen ari da bikote Jon Erasun duela. Lehengo astean, Nafarroako bikoteari 22-18 irabazi zioten. 

Baina ez da lasarteoriatar bakarra. Aritz Solano eta Mikel Landa trinket modalitatean ari dira parte hartzen. Aritz Solanok jubenil mailako banakakoa jokatu zuen eta 35-25 irabazi zion pilotari nafarrari. Partida gogorra eta oso lehiatua izan zela aipatu digu, Joxe Felix Solano Intzako arduradunak.

Mikel Landa berriz, senior mailako bikotean Enrike Huicirekin batera lehiatu zen. Ezin izan ziten askorik egin eta 40-19 galdu zuten.

Asteburu honetan, Arabaren aurka jokatuko dute. Axierrek Ogetan du partida larunbatean 17:00etan; Aritz eta Mikelek aldiz Gasteiz-ko Astronomos trinket-an 16:00etatik aurrera.