Finalera iritsi zen baina belauneko lesio bat dela eta, ezin izan zuen borroka amaitu. Borrokalariaren senideek jakitea eman digutenez, otsailak 22an uko egin zion Sanboko Espaniako txapelketan parte hartzeari, belauna osatze aldera.
Era berean, otsailak 28an Hondarribiko Udalak “Txema Olazabal” sarien barne aipamen bat eman ziola ere adierazi digute.
Saria kirolariei zuzendu da eta urtean zehar lortutako emaitzak saritzen ditu, baita kirolari bizitza eskaini dioten pertsonak ere.
Judoa
Bestalde, martxoaren 16an, Pasaia Donibanen infantil mailako Gipuzkoako txapelketa burutu zen. LOKEko sei judoka izan ziren lehian eta hiruk domina eskuratu zuten.
Alex Saseta bigarren izan zen bere mailan eta Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu zuela ere aipatu digu Gorka Aristegi entrenatzaileak.
Ander Garrido eta Garikoitz Menak aldiz, brontzezko dominarekin joan ziren etxera.
Judoka hauetaz gain, Yeray Mendibe, Unai Posada eta Iker Sanchez izan ziren txapelketan, baina ez zuten zorterik izan.
Txapelketa honen ostean, eskolarteko alebinen saioa izan zen. Sergio Hernandez, Lucas Morales, Julen Espinosa, Erik Bermejo, Alex Alonso, David Merino, Martin San Sebastian, Unax Pikabea, Arkaitz Santos eta Aiora izan ziren parte hartzen.