Lasarte-Oriako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako sailak kale-argiteria berritzeko unean, LED teknologian oinarrituriko aurrezpen energetikoaren aldeko apustua egiten ari da. Kale-argi berriak Bekoerrota kalean eta Somoto ibilbidean jarri dira. Argiteria berriak sei aldiz gutxiago kontsumitzen du eta lehen baino argitasun maila altuagoak emango ditu.
Bestetik, goiko hemisferiora isuritako kutsadura luminikoa murriztu da, egungo %34tik etorkizunean %1 baino gutxiagora pasaz. Obra eta Zerbitzuetako sailak jakitera eman duenez, bertatik kendu diren argiak etorkizunean zerbitzutik kanpo geratzen diren zaharrak aldatzeko balioko dute. Beraz, berrerabilpena ere bultzatuko du Udalak.