Urte gehienek 365 egun dituzte, 24 ordukoak. 8832 ordu ditu urte batek. Har dezagun pertsona estandar bat. Egunean 8 ordu lo egiten dituena, urtean, 2920 ordu lo. Lanaldi osoz egiten duena,( 8 ordu). Urtean erdi mailako lan hi-tzarmen batek 1700 ordu ditu. Jo dezagun, etxeko lanetan ere parte hartzen duela eta egunean 2 ordu eskaintzen dizkiola zeregin horiei, urtean 730. Kenketak eginda 3482 ordu geratzen dira. Zati urteko egunak…. 9´5 ordu eguneko. Ahaztu zait, jaten eta joan etorrietan ere denboratxo bat joaten zaigula, eta asteburuetan denbora libre gehiago izaten dela aste egunetan baino e.a.
Hasieran esan dugun bezala bakoitzak berearekin nahi duena egin dezake. Orain, zenbat jende dago etekin gutxi ateratzen diona bere denborari….
Bizitza begien aurrean pasatzen zaie eta ez dira konturatzen. Nire ustez, denbora alferrik gal-tzen, eta ezertara iritsi ezinik gainera, ze inoiz zerbaitetara gonbidatzen badituzu, ezin dute. Okupatuta daudela esaten dute. Denbora alferrik galtzea ere zeregina al da?
Beste zenbait ezagutzen dut ordea, badirudi denetara iristen direla. Historia guztietan sartuak daude, eta beti prest. Bakoitzak bere denbora bere buruari bakarrik eskaintzea zilegi al da ala komunitateari ere eskaini beharko genioke zerbait?