Infantilen Euskal Herriko txapelketa izan zen, martxoaren 8 eta 9an, Tolosan,.Honetan Buruntzaldea IKT-ko bost igerilari izan ziren lehian eta “bikain aritu ziren markak nabarmen hobetuz” aipatu du Borja Apeztegia entrenatzaileak.
Nahia Jie Villamedianak 200 m. eta 100 m. bizkar, eta 200 m. estiloak probetan parte hartu eta hiruetan podiumena izan zen, urrezko domina, zilarrezkoa eta brontzezkoa lortuz, hurrenez hurren. Gainera, bizkar probetan Espainiako txapelketarako marka gutxienekoa lortu zuen.
Ainara Garcia ere ez zen esku hutsik bueltatu. 100 m. bular proban hirugarren postua eskuratu zuen, baita Espainiako txapelketarako txartela ere. Beraz, Villamedianarekin batera Bartzelonan uztailean ospatuko diren Udako txapelketa izango dira. Honetaz gain, 100 m. estilo proban bere marka hobetu zuen.
Janire Berasartek 800 m. libre proban “pattal ibili bazen ere” bosgarren postuan izan zen. Baina 100 m. bizkar eta 400 m. libre probetako markak nabarmen hobetu zituen.
Nora Irazustak ere bere markak hautsi zituen 200 m. bizkar, 200 m. estilo eta 100 m. libre probetan. Bizkar proban gainera laugarren izan zen.
Mutil bakarra izan zen lehiaketa honetan, Mikel Soto. 200 m. bular proban laugarren postua eskuratu zuen eta bere marka ere hobetu zuen. 200 m. libre proban ere ederki ibili zen eta marka pertsonal berria egin zuen.
Errelebuak
4x100 m. eta 4x200 m. libre probetan lehiatu ziren Buruntzaldea IKT-ko neskak. Bi probetan markak hobetze lortu zuten, posta bakoitzeko igerilariak marka egin baitzuen.
Nahiz eta 4x100 m. estiloetan taldea deskalifikatua izan, Espainiako gutxienekoa lortzeko aukerak dituztela uste du entrenatzaileak.
Nazioarteko saria
Bestalde, larunbatean “Zaragoza Hiria” nazioarteko sarian izan ziren Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu eta Naiara Lizaso.
Esnal seigarren izan zen 50 m. libre proban. Mitxelenak urteko bere marka onena egin zuen 100 m. tximeleta proban eta Ibarburu 50 m. libreko bere marka onenetik gertu ibili zen.
Helburuak ez ziren bete Apeztegiaren esanetan, baina asteburu honetako GIF Sarian beste aukera bat dutela aipatu du.