Euskal Krosa igandean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 19a

Euskara eta kirola bultzatzeko helburuarekin, Eneko Kastro LOKE-ko atleta gaztearen omenezko XVII. Euskal Krosa egingo da igandean Atsobakar parkean. 

11:00etan hasiko da Landaberrik urtero antolatzen duen Euskal Krosa eta honetan asko izango dira ohi bezala, parte hartuko duten herriko neska eta mutilak. Urteroko izaera mantendu du aurtengoan Euskal Krosak eta amaieran ez da onenen-tzat saririk izango. Hori bai, lasterketa guztiak amaitzean, hainbat sari zozketatuko dira. Haurren artean lehiakortasunaz haratago, parte hartzea eta haurrek kirola eginez gozatzea dute helburu antolatzaileek. 

Adinka banatuta, distantzia ezberdineko hainbat lasterketa egingo dituzte parte hartzaile gazteek igandean Atsobakar parkearen inguruan sortuko den festa giroan.