Berasategui jatetxeko zozketak badu irabazlea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 18a

Lasarte-Oria Usurbil institutuko DBH 4 mailako gazteak kurtso amaierako bidaia prestatzen ari dira eta dirua lortzeko zozketa jarri zuten martxan. Atzo jakinarazi zen zenbaki irabazlea, 3040.

Saria Martin Berasategui jatetxean bi pertsonentzako bazkari edo afaria da. 

Honetaz gozatzeko, onuradunak txartelan zehaztuak dauden pausoak jarraitu behar ditu.