Kanpaldi eta udaleku itxien izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 17a

Udan primeran igarotzeko aukera dute aurten ere Ttakun kultur elkarteak antolatzen dituen Kanpaldi eta udaleku itxietan. DBH1-DBH4 urte arteko gazteek kanpaldi ibiltariak egingo dituzte. DBH1 eta DBH2 mailetako gazteek Bizkaiako kostaldea ezagutuko dute, uztailaren 3tik 14ra; zaharrenak berriz, uztailaren 15etik 26ra Nafarroako hegoaldean murgilduko dira. LH3-6 mailako gaztetxoek Araban izango dituzte udaleku itxiak. LH3 eta LH4 mailakoak Gobiaran ezagutuko dute uztailaren 16tik 25era; LH5 eta 6koak aldiz uztailaren 2tik 13ra Mendigorrian izango dira. Gazte Kluba eta Kuadrillategiko kideek, Ttakuneko bazkideek eta iaz kanpaldi edo udaleku itxietan egon zirenek martxoaren 18 eta 31era bitartean lehentasuna dute izena ematean. Gainontzekoek apirilaren 1etik aurrera egin ahalko dute inskripzioa.
Izena ematea Ttakun kultur elkarteko bulegoan egingo da soilik. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak bulegora hurbildu eta 943 371 448 telefonora deitu behar du.