Nolabaiteko bidaia izan zen, bai kanpo mundura zein barrura. Nazionalitateetatik hasi eta norberaren nortasunaren mugak deskubritu nahi izan zituzten bidaia horretan. Ikusleak etengabe hausnartzera gonbidatu zituen hasieratik amaieraraino.
Koloreari dagokionez beltza eta zuriaren nagusitasuna nabarmendu zen oholtza gainean beste edozeren gainetik. Eskenografia ere sotila erabili zuen, gorputz hizkuntza erabili baitzuen batik bat.
Zuzeneko musikak ere presentzia handia izan zuen. Iñar Sastre piano-jolearen doinuek girotu zuten lana. Guztira 60 bat ikusle bildu ziren Manuel Lekuonako areto nagusian.
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Dantzan egitasmoaren barneko emanaldia izan zen larunbatekoa, baina ez da azkena izan. Udalak jakinarazi duenez, datozen hilabeteetan beste bi obra ikusteko aukera izango da. Kukai konpainiaren “Gelajauziak” uztailaren 11n Okendon eta Daniel Abreu Tenerifeko koreografoaren eskutik “Silencio” dantza ikuskizuna urriaren 25ean Manuel Lekuonan.