Maialen Chourraut garaile Espainiako Kopako lehen proban

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 13a

Lehengo asteburuan San Miguelen, Irunen Slalom olinpiko mailako Espainiako Kopako lehen saioa burutu zen. Larunbatean sailkapen saio aizan zen, baina igandean haizea zela eta txandak bertan behera uzteko erabakia hartu zuen Lehiaketa-batzordeak eta sailkapeneko saioen arabera egin behar izan zen sari banaketa. Honetan Maialen Chourraut herritarra garaile izan zen K1 mailan.

Larunbatean haizearekin arazoak izan ziren arren, klubek lehiatzea erabaki zuten. K1 mailan, Atl. San Sebastian taldeko Maialen Chourraut herritarrak parte hartu zuen. Lehen jaitsieran bere klubeko kide den Irati Goikoetxea garaitu zuen ehuneko batengatik.

Igandean haizea izango zela aurreikusia zegoen eta larunbatean baino arazo gehiago sortuko zituela espero zen. Horregatik, lehen txanda amaitu ostean, Lehiaketa-Batzordeak igandean saioa bertan behera geratuz gero, lehen txanda horretako sailkapena kontuan izango zuela jakin arazi zuen. Igandean bertan lehiaketarik ez egotea erabaki zenez, K1 Mailan Maialen Chourraut izan zen garaile.

Kopako hurrengo saio, Galizian, Mondarizen apirilaren 5 eta 6an izango du Maialenek.