Raul Gomez Aingeru zaindariaren igoeran irabazle

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 12a

Herriko atletek lehengo asteburuan lasterketetan parte hartzeko hainbat aukera izan zituzten. Aingeru zaindariaren lasterketan Raul Gomez garaile izan zen, baina Beasainen, Azpeitian eta Lilatoian ere izan ziren herriko korrikalariak.

Aingeru zaindariaren igoera lasterketan, larunbatean, bi herritar izan ziren podiumean. 6,1 km. proba honetan Raul Gomez Margallok garaipena eskuratu zuen eta Raul Tejado hirugarren iritsi zen helmugara. Lehen hamarren artean ere beste herritar bat sailkatu zen, Borja Romero bosgarren izan zen.

Bestalde, igandean hiru probetan izan ziren herritarrak.

Beasaingo herri lasterketan Jon Altuna herritarra 7. km proban 12. postuan iritsi zen; 14 km lasterketan berriz Ramon Altuna izan zen lehen herritarra.

Azpeitian Zuzenian Igoera bertikala proban izan ziren ere lasarteoriatarrak Endika Gartzia 17. postuan amaitu zuen senior mailan eta Peio Fadrique 7. izan zen beteranoetan.

Honetaz gain, Lasarte-Oriako emakumeek ere parte hartu zuten Lilatoian. 103 izan ziren ibilbideko 5 kilometroak osatu zituzten herritarrak. Azkarrena, Nieves Civicos izan zen. 13. postuan iritsi zen helmugara, 20:31 denbora eginez.