Ikusmira handia sortu da Hirpodromo etorbidean hamar eta erdiak aldera. Izan ere, zabor-kamioi batek emakume adindu bat kolpatu du Labe Goxo pareko zebra-bidean.
Dirudienez, kamioi gidaria ez da ohartu emakumea zebra-bidea gurutzatzen ari zela. Herritarrak ezin izan du ezer egin eta kamioia gainera etorri zaio.
Udaltzainak eta anbulantziak izan dira istripuaren kokalekuan emakumearen egoera eta gertaeraren nondik norakoak aztertzen.
Udaltzainek jakin arazi digutenez, emakumeak buruan zuen zauria eta horregatik, anbulantzia batean ospitalera eraman dute.