Ohiko batzarra izango da bihar

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 10a

Hilabeteko bigarren asteartea izanik, bihar ohiko udal bilkura izango da 18:30ean. Gaien artean, Donostia etorbideko bigarren zenbakiko garajeen salmentarako baldintzen agiria onartuko dute alderdiek, Gaztelekuaren araudia eta animaliak babesteko eta edukitzeko udal araudiaren behin-betiko onespena izango da.

 Udaleko talde sozialistak Oriako Karmengo Amaren kaperari buruzko mozioa aurkeztuko du, EAJk, herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzeko ordenantzaren inguruko mozioa  eta Bilduk kontrato publikoetan klausula sozialak deiturikoaren ingurukoa. Udal kontuhartzaileak izango du hitza ondoren eta azkenik, galdera eta erreguen txanda izango da.