Lasarte-Oria - Donostia bidegorria

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 10a

Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 12an, asteazkena, Lasarte-Oria Donostiarekin batuko duen bidegorriaren aurkezpen publikoa egingo dute, Manuel Lekuona kultur-etxean, 18:30etik aurrera. Bilera honetan Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegituretako departamentuko teknikariak egongo dira, eta Aldundiak lotura hau gauzatzeko egiten duen proposamena azalduko die bertaratzen diren herritarrei. Ekitaldian hizlari izango dira herriko mugikortasun zinegotzia Nerea Sanchez eta Unai Erroitzenea Aldundiko mugikortasun zuzendaria.