Oinarrizko defentsa pertsonala

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 10a

Lapurreta, eraso, genero indarkeria kasuak... gero eta entzunagoak dira. Hau dela eta, DYAk defentsa pertsonalaleko oinarrizko teknikak ikastaroa eskainiko du martxoaren 18an, Usurbilen.
Ikastaro honetan edozein pertsonak parte hartu dezake, ez da beharrezkoa fisikoki sasoi onean egotea edo adin zehatz bat izatea. Helburua erasotzaile posible batengatik ihes egiteko orduan baliagarri diren ezaguerak eta abileziak eskuratzea da, eta egoera kritiko bati erantzuteko gai izatea, lehendabizi, distrazioko eta autokontroleko teknikak erabiliz; eta agresioa saihestezina bada, erasotzailea menderatzeko autodefentsaz-ko teknikak erabiliaz.

Saioak astearte eta ostegunetan izango dira martxoaren 18tik apirilaren 10era Usurbilgo Kiroldegian, 19:30etik 21:30etara. Ikastaroaren prezioa 80 eurotakoa da eta plazak mugatuak dira prestakuntzaren kalitatea bermatzeko asmoz. Izena emateko, edo informazio osagarria eskatzeko, 943 464 622 telefonorara deitu behar da.