Solaskideentzat asteburu pasa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 10a

Euskal Herri osoko mintzalagunentzako irteera izango da Etxalarren apirilaren 4tik 6ra. Honetan hainbat ekintza egiteko aukera izango dute besteak beste, sukaldaritza, masaje tailerra, mendi bueltak edota kantu gaua. Herriko solaskideek izena emateko aukera izango dute solaskide@ttakun.com-era mezua bidalita edo Ttakuneko bulegotik pasata.

Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. 

Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren denak. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe dago aukera. Ostiral arratsaldean iritsi eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80euroren truke. 

Leku mugatuak
Izen ematea martxoaren 28ra arte egongo da zabalik. Baina antolatzaileek adierazi dutenez, 26 lagunentzako lekua dago Mokorreko Borda baserrian, eta izena ematen duten lehenengoek izango dute lehentasuna. “Asteburu berezi bat izateko, euskaraz gozatzeko, mintzalagun berriak ezagutzeko zein herriko txokoetan murgiltzeko… zatoz Etxalarrera!” 
Irteeran parte hartzeko iazko argazkiak hemen dituzte mintzalagunek www.mintzalaguna.org/goazen-etxalarrera/. Herrian solaskiden parte hartzen ari direnek  izena emateko Ttakunetik pasa edota solaskide@ttakun.com-era mezua bidalita egin ahal izango dute.