Euskadiko bi txapeldun berri ditu LOKEko atletismo taldeak, Itoitz Rodriguez eta Maider Rekondo jubenilak. Itoitz Rodriguez garaile izan zen jubenil mailako 200 m. lasterketan garaile; Maider Rekondok berriz pisu jaurtiketa proban irabaiz zuen garaikurra.
Honetaz gain, LOKEko beste lau gazte ere izan ziren jubenil mailako podiumean. Zilarrezko domina eskuratu zuten Maria Eugi 60 m. lasterketan, Eneritz Busto altuera proban eta Ane Galardi jauzi hirukoitzean. Galardik gainera 11m eta 18 zm. marka egin ostean, Espainiako txapelketarako txartela eskuratu zuen. Azkenik, Oihana Igarriz hirugarren izan zen pisu proban. Bestalde, Yeray Veroniz juniorra, Idoia Olasagasti jubenila, Amaia Harto eta Asier Olmos kadetea finaletan izan ziren lehian.
Valentzian aukerak
Asteburu honetan, berriz, sei atleta jubenil Valentzian izango dira Espainiako txapelketan. “Guztiak haien marketan egotea espero dugu” aipatu digu Oskar Goikoetxea entrenatzaileak.
Itoitz Rodriguezek domina lortu dezake eta Eneritz Busto eta Maider Rekondo finaletan lehiatzeko aukera asko dituzte. Maria Eugi, Idoia Olasagastik eta Ane Galardik zailago izango dute, baina “Aneren kasuan aire libreko gutxienekoa lortzea du helburu”.