Larunbat eguerdiko elkarretaratzean 40 bat lagun bildu dira “Martxoak 8, emakumeen eskubideen alde“, lemaren atzean. Argazkian ikus daitezkeen afixa more horietan hainbat eskubide eskakizun idatzi dituzte, besteak beste: “Amatasun libre eta kontzientea izateko eskubidea, gauez bakarrik ibiltzeko eskubidea, zaintza eta etxeko lanak baloratuak izateko eskubidea, beldurrik gabe bizitzeko eskubidea, lan baldintza duinak izateko eskubidea, esterotiporik gabeko emakumeak izateko eskubidea eta burujabeak izateko eskubidea“. Dena den, horiek guztiak lortzeko oraindik lan asko egin beharra dagoela ere gogorarazi dute. Bestalde, Kukuka eta Lan eta Lanen antzerkiak edota emakumeen afari eta bazkarriak ere izango dira asteburu osoan zehar.