Mendibe lehen urteko infantilak 55 kilo azpiko mailan parte hartu zuen eta bosgarren postua eskuratu zuen.
5 norgehiagokari aurre egin behar izan zizkion judoka gazteak eta hirutan garaile izan zen. Gorka Aristegi entrenatzaileak irakurketa oso positiboa egin du, “borroka gogorrak izan ziren eta hirutan irabazle atera zen. Ondorioz, merezitako bosgarren postua lortu zuen. Lan ona egiten ari da eta nabari da”.