Ipuinen bidez, beldurrari aurre eginez

Txintxarri Aldizkaria 2014ko mar. 5a, 13:00

Amaraun klubak sentimenduak lantzen ipuin-kontalari saio bereziak antolatu ditu aurten. Hauetan haurrek ipuina entzuteaz gain, sentimendu desberdinak barneratu ahal izan dituzte haurrek. Azaroan haserrea landu zuten, urtarrilean maitasuna eta azkeneko saioan, martxoaren 13an, osteguna beldurrari aurre egingo diote etxeko txikiek.

3-4 urteko haurrei, 2010 eta 2009 urteetan jaiotakoei  hain zuzen ere zuzendutako saioa izango da, 18:00etatik 19:00ak bitarte, Amaraun ludotekan egingo dena.

“Jonas eta hozkailu beldurtia” ipuina liburuari esker, Jonas txikiaren abenturak ezagutu eta beldurra gainditzeko zer egiten duen ikasiko dute txikiek. Baina istorioaz gain, asmakizunak, abestiak eta poesia baliabide izango dira haurrek beldurra garaitzeko.

Egitasmosko arduradunek aipatu dutenez, ipuin kontaketa honetan parte hartu nahi duten haurren izena ematea komenigarria. Ttakuneko bulegoan, aisia@ttakun.com helbide elektronikoran edo 943 371 448 telefonoan egin daiteke inskripzioa.