Gazte Klubeko lagunek Gazteburu berezia izango dute martxoaren 15an, Txuri-Urdinera irteera.
Irteera Zumaburuko autobus paradatik izango da 16:00etan.Txuri-Urdin izotz jauregian arratsalde pasa ederra egin ostean, 19:30ean bueltatuko dira gaztetxoak Lasarte-Oriara.
Haurrek merienda, galtzerdi lodiak eta eskularruak eraman behar dituzte txangora.
Arratsalde pasa honen prezioa 12 eurotakoa da Ttakuneko bazkideentzat edo 15 eurotakoa bazkide ez direnentzat. Izena ematea mugatua da, 48 plaza.
Ttakuneko bulegoan, aisia@ttakun.com helbide elektronikoran edo 943 371 448 telefonoan egin dezakete izena ematea. Ordainketa Ttakuneko bulegoan txartelarekin edo eskudirutan egin daiteke.