Sormena lantzeko ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 4a

Ikaskidetza Sareak Bikumé SL-ren bitartez “Kreatibitateak lagun diezazuke...” ikastaroa eskainiko du martxoaren 13an, osteguna Manuel Lekuona kultur-etxean.

Ikastaroak lau ordu iraungo ditu, 16:00etatik 20:00etara eta gazteleraz izango da.

Ikastaroak arazoak ebazteko, egitasmo sortzaileak erazteko edo erronka berriei ekiteko asmoz baliabide kreatiboekin baliatuz ideiak sortzea du helburu.

Teknikak eta esperientziak
Sormen teknikak, brainstorming, scamper edo ezaugarri zerrenda eta ideiak aurkezteko modu desberdinak azalduko dira saioan.

Antolatzaileek aipatu dutenez, tailer dinamizatzailea izango da eta ikasleen elkarlana sustatuko du. Sormena inguruan esperientziak eta ezaguerak trukatuko dira eta aldi berean sormenaren inguruan ekintza ugari planteatuko dira.

Izen-ematea doakoa da eta www.ikaskidetza.org orrialdean egin behar da. 25 plaza daude eskuragarri.