Muntteri-AEK euskaltegiak Udalaren laguntzaz herriko langabetuentzako euskara ikastaroa antolatu du. Ikastaro trinkoa izango da martxoaren 17tik maiatzaren 13ra. Egunean 4 orduko saioak izango dira. Euskara maila ezagutzeko proba bat egingo da. Ikastaroak 10 euro balio ditu. Izena eman edo informazio gehiagorako Muntteri-AEK-ra gerturatu behar da. Inskripzioa egiteko azken eguna martxoaren 7a ostirala izango da.