Gazte Borraste konpainiari egokitu zaio aurtengoan Inauterietako pregoia irakurri eta txupina botatzea. Eurak izan dira Okendoko karpako oholtzan koreografia egiten lehenak bildu den jendetzaren aurrean. Txoriak txori Laboaren kantuari afroamerikar kutsua eman diote. Haiez gain, Intzak Disko konpainiak 70eko hamarkadako diskoteketara eraman gaitu, Larramendikoak sevillana gonaz eta gitarrez Ole, ole eta oleka aritu dira, Elkar konpainiak Zelia Kruz eta kubako doinuak interpretatu ditu, Zakilibillyk ohi bezala kalitate punttua jarri dio goizari swing erritmoetara dantza eginez, Zentro Zibikoko emakumeen charlestonak glamourrez jantzi du plaza, Jalgunek musika estilo ezberdinekin mix antzeko bat egin du eta Gazte Borrasteko umeekin Goazen kantuaren koreografia egin dute, Zabaleta Auzolanek Michael Jacksonen "Thriller" abestia dantzatu du, Tekila taldeak partxis joko berezia prestatu du oholtzan eta A Carcajadasekoak John Travolta eta Olivia Newton Johnez mozorrotu dira Grease pelikulako eszena antzezteko. Finean denek ederki pasa dute karparen babes eta berotasunean, handik kanpo ez baitzen giro.
Bestalde, Kalean txarangari jarraituta tabernaz taberna ibili dira zenbait herritar eta orain herri bazkaria egingo dute Okendo plazan.
Arratsaldean Super Bingoa, Desfilea eta Dinbi-Bandaren batukada izango dira protagonista. Gauean Abiba disko-jaia.
Ondo-ondo pasa!
LARUNBAT GOIZEKO BIDEO GALERIA: http://txintxarri.info/inauteriak/bideoteka/152/
ARGAZKI GALERIA: http://txintxarri.info/inauteriak/galeria/580/