Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi oroituz

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 28a

Argi eta Iñaki, Juankar Balerdiren senideak bisita egitera zihoazela istripuan zendu ziren. Ostiralean hamaika urte bete ziren gertakaria jazo zela. Lasarte-Oriako EHBilduk urteurren hori gogoratu eta euskal presoen sakabanaketa salatzeko elkarretaratze deialdia egin zuen.

Udaletxe zaharraren aurrean hainbat herritar bildu ziren “Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Sakabanaketa politikarekin amaitu” leloa zuen pankartarekin. 
EHBilduk Lasarte-Orian 7 preso politiko daudela eta Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoak kasuan, pairatzen duen esklerosi aniz-koitza dela eta, zigorraren suspentsio medikala eskatu dutela gogorarazten du.
Bizikidetza lanean pausoak ematen ari dela eta biktima guztien errekonozimendua oinarrizkoa dela adierazi du alderdiak.

Manifestazio isila
Bestalde, arratsaldean Okendotik atera eta herriko kaleak zeharkatu zituen Argi eta Iñakiren omenezko eta sakabanaketaren aurkako manifestazioak. Argi eta Iñakiren argazki handi bana izan ziren manifestazioaren buru, atzetik “Argi eta Iñaki gogoan. Sakabanaketarekin amaitu!!“ pankarta eta dozenaka herritar. 
Ibilbide osoa isilean egin zuten manifestariek.