Josu Olmosek lortu zuen Euskadiko txapeldun txapela janztea. Hiru borroka irabazi ondoren iponez urrezko domina lortu zuen. “Aspaldiko partez, bere maila erakutsi zuen eta gozatu zuen judo egiten,” azpimarratu du LOKEko arduradunak.
Esteban Martinezek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen. Bi buruz buruko irabazi ondoren finala galdu zuen, “oso maila ona erakusten”.
Azkenik, brontzea Mario Garridoren eskuetara joan zen. Bi borroka irabazi zituen iponez, baina final aurrekoan kale egin zuen. Azkenean bigarren aukeran lortu zuen domina.
LOKEko entrenatzaileak adierazi digunez, txapelketa honetako irabazle eta txapeldun ordeek Zaragozan martxoaren 8an izango den Espainiako iparraldeko eremuko txapelketarako txartela eskuratu dute, beraz, bertan izango dira Josu Olmos eta Esteban Martinez.