Ibarburu igerilaria Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 28a

Buruntzaldea IKT-ko Iñigo Ibarburu Junior eta Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan lehiatzen ari da Pontevedran.

Iñigok bakarkako lau probatan hartuko du parte: 50 m., 100 m. eta 200 m. libre probetan eta 100 m. tximeleta proban.

Atzo 100 m. libre proban lehiatu zen eta D finalean izan zen. Bere marka hobetu zuen sailkapen proban.

Gaur 50 m. libre eta 100 m. tximeleta probei aurre egin beharko die igerilari gazteak.