Makrobiotikan trebatzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko martxoaren 4a

Martxorako makrobiotika ikastaroa antolatu du Ttakunek. Iaz izandako arrakasta ikusita, aurtengoan ere honetan trebatzeko aukera izango da Nerea Gereñok gidatuta. Atzo hastekoa zen baina aste betez atzeratuta, oraindik taldeak osatzeko aukera dago.

Bi talde egin dira eta horrela astelehenean 18:00etatik 20:00etara edo ostiralean 18:00etatik 20:00etara egin ahal izango da ikastaroa. HHI-EPA-ko sukaldean izango da eta honetan barazkien sukaldatzea, algen prestaketa eta sobratutako jakiak berrerabiltzen ikasiko dute parte hartzaileek besteak beste. Atzo hastekoa zen baina Inauteriak tarteko, aste bat atzeratu da eta antolatzaileek taldeak osatzeko izen emate berriak onartuko direla adierazi dute.

Beraz, ikastaroan izena emateko Ttakuneko bulegora hurbildu behar dira interesa duten herritarrak. Ikastaroarengatik 22 euro ordainduko dituzte Ttakuneko bazkideek eta 25 euro bazkide ez direnek.