Goizeko 8:00etan egoitza aurretik aterako da autobusa eta goizean zehar Tutera ikusteko aukera izango dute bidaian izena ematen duten pertsonek. Bazkaria “Finca el Montecillo” jatetxean izango da. Ostean, bingoa, opariak, dantzaldia eta jaialdi “kanperoa” izango da.
Izena emate epea astelehenean, martxoaren 3an irekiko da. Elkarteko kideek 37 euro ordaindu beharko dituzte, kide ez direnek berriz, 45 euro.