Saharar herriarekin elkartasuna

Txintxarri Aldizkaria 2014ko otsailaren 27a

Gaur Saharar errepublika aldarrikatu zeneko 38. urteurrena ospatzen da eta Lasarte-Oriako herriak saharar herriari bere elkartasuna erakutsi nahi izan dio bi ekintza burutuz.

Egun osoan zehar, Mendebaldeko Saharako bandera egon da Udaletxeko balkoian. Izan ere, otsaileko Udalbatzarrean Lasarte-Oriako Saharar herriaren lagunak taldearen mozioa aztertu eta onartu zen.  

Arratsaldean, berriz, Saharako Lagunak taldeak elkarretaratzea egiten du Okendon "Maroko Saharatik at Autodeterminazioa eta Independentzia" lelopean. Lasarte-Orian bizi diren sahararrek eta hainbat herritarrek parte hartu dute honetan.