Gazteria eta Festak sailak beste urte batez San Pedro jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarriko du astelehenetik aurrera.
Udaletxe berrian gaur eguerdian eskainitako prentsaurrekoan Tasio Arrizabalaga Gazteria eta Festak saileko arduradunak Rosa Illarramendi teknikariarekin batera 2014. urteko lehiaketako nondik norakoak azaldu ditu.
Aurkezpenean aipatu denez, lan guztiek goiburu gisara “San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2014” eraman beharko dute.
Teknika guztiz librea da eta proposamenak jatorrizkoak izan beharko dutela, hau da, lehiaketarako espreski eginak eta beste lehiaketatan saritu gabea izan behar duela azpimarratu da.
Berrikuntzak
Aurten bi berrikuntza nagusi izango dira, kartelen neurri aldaketa eta sariaren zenbatekoa.
"Kartelak Inauterietakoen tamaina izango du, aurreko urteetan baina handiagoa", aipatu du. Horregatik, 50x70 cm-ko tamainako lanak aurkeztu beharko dituzte herritarrek.
Bestetik, sariaren zenbatekoa ere handitu dela adierazi du, "aurreko urteetan 300 eurotako saira zen, aurten berriz, 600 eurotakoa izango da".
Arauak eta aurkezteko epea
Lehiaketako oinarri guztiak Lasarte-Oriako udaleko web orrian aurkitu daitezkeela azpimarratu dute prentsaurrekoan.
Era berean, lanak aurkezteko epea astelehenean irekiko dela eta azken eguna maiatzaren 5a izango dela jakitera eman dute.