ETB1eko kamara Landaberri BHI-n izan da arratsaldean. Kike Amunarrizek zuzendu eta aurkezten duen Tribuaren Berbak saioarentzat grabaketa egitera etorri dira hain zuzen gaur herrira. Kike Amunarrizek berak Iñaki Arruti udaleko euskara teknikaria elkarrizketatu du lehenengo. Honek herrian euskararen erabilerak izan duen bilakaeraz hitz egin du. Tartean herriko eskoletan D ereduak izan duen eraginaz zein, aisialdiaren esparruan udalak besteak beste, Ttakunekin landu dituen egitasmo ezberdinez.
Elkarrizketa laburraren ostean ikasleekin hainbat irudi grabatu nahi izan dituzte. Hauek multzoka antolatuta euskararen erabileran portzentaiak irudikatu dituzte. Ikusmin handia sortu du telebistaren bisitak eta Landaberriko ikasle zein irakasleen artean. Saioa datorren asteazkenean ikusi ahal izango da 22:15ean ETB1n.