Herritarrak urrian lagunekin batera irlan egindako egonaldian, eskalada turismoarekin uztartu zituen.
Saioak
Hilabete honetan zehar egin diren saioetan, Irlandako Kerry Way, Nepal edo Patagoniako paisaia paregabeak ikusteko aukera izan da, Xabier Erauskin, Ostadar mendi saileko lagun eta Jexux Presaren eskutik, hurrenez hurren. Hainbat izan dira saio hauetara hurbildu diren herritarrak. 40 minutuko irudi bidezko aurkezpenetan bidaietan bizitako abenturak eta pasadizoak entzun eta nahi beste galdera edo zalantza plazaratu dituzte hauetan ikusi eta entzundakoaren inguruan. Izan ere, saio hauen helburua solasaldia egitea da denen artean gau giro bikainaz gozatzeko. Partaide zein antolatzaileek azken saiora hurbildu edo hurrengo urteko diaporama saioetan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.