Lasarte-Oriako Saharar herriaren lagunak taldearen mozioa aztertu eta onartu zen otsaileko Udalbatzarrean. Hori dela eta, ostegun honetan, otsailaren 27an, Saharar nazioa aldarrikatu zeneko 38. urteurrenean Mendebaldeko Saharako bandera izango da Udaletxeko balkoian. Era berean, Saharar herriaren lagunek elkarteak “Maroko Saharatik at, autodeterminazioa eta independentzia” lelopean elkarretaratze deialdia egin du ostegunerako. Okendo plazan izango da, 19:00etan.