Amaraun Klubeko lagunek hainbat ekitaldi prestatu dituzte Lasarte-Oriako haur eta gurasoak Inauterietarako, martxoaren 1 eta 2rako hain zuzen ere, prest egoteko, Inauterietarako mozorroa edo makila ikastaroa dira horietako batzuk. Baina Inauterietako asteburuaren ostean, haurrek jai dutenez, martxoaren 4ean, asteartea 11:00etatik aurrera, 4-8 urte arteko gaztetxoentzat mozorro festa berezia antolatu dute Klubeko arduradunek. Honetan parte hartzeko haurrek izena eman behar dute Ttakun kultur elkartean, 943 371 448 telefonora deituz edo aisia@ttakun.com helbidera mezua bidaliz. Antolatzaileek adierazi digutenez, egunean bertan, haurrek 2 euro eta egunkariak eraman beharko dituzte.